1. |
Urdin
03:51
|
|||
Puntu txiki bat,
urdin artean
bare-bare.
Sudur erdira
tanta gaziak,
azpia garden.
Bihotza epel,
eskuak hotzak,
irribarre bat,
boga-boga.
Barnea aske,
buruz gora,
bakez flotatzen.
Arin noa.
Trantzean sartu naiz,
ermamiak zimurtuta,
gorputza eskamaz bete zait.
Hanketan isatsa dut faltan
lami bihurtzeko.
Arnas hartu dut sakon.
Ile bustia olatu bila,
paradisuan nago.
Ile bustia olatu bila,
paradisuan nago.
Trantzean sartu naiz,
ermamiak zimurtuta,
gorputza eskamaz bete zait.
Hanketan isatsa dut faltan
lami bihurtzeko.
Arnas hartu dut…
Puntu txiki bat,
urdin artean
bare-bare.
|
||||
2. |
Bira
02:18
|
|||
Hitz batek sentitzen duen
mina iltzatu zait
azalean eta tinta
odolarekin batera.
Mugitzen da konpasean
gorputz atal batetik
bestera eta jaungoikoak
Eerauzi dio (h)egoa.
Tanta bakoitzaren hotzak
asaldatu du bere
pentagrama ezustean
asmatuz nota berriak.
Egutegiak kendu dit
orratza erabiltzeko gogo hori.
Eta melodiaz azkenean
da erori.
|
||||
3. |
Nirekin nago
04:28
|
|||
Eguzkia sartzen hasi zait
erraietatik kanpo.
Garunaren malko gazia
lehortutako errekaraino.
Haizeak zeharkatu du
nire bekainaren horma.
Barnerako izpi-bidean
ardo garratza dariola.
Nire mendien bazterretan
nahasi zait iragana.
Hankarteko orbain itxiek
sutan jarri dute oihana.
Sustraietatik haratago.
Zilbor-estetik haratago.
Nirekin nago. Nirekin nago.
Sustraietatik haratago.
Zilbor-estetik haratago.
Nirekin nago. Nirekin nago.
Sustraietatik haratago.
Zilbor-estetik haratago.
Nirekin nago. Nirekin nago.
|
||||
4. |
Ilargia
04:03
|
|||
Ilargia ikusi dut
zerua ikutzear nengoela.
Zuhaitzen adar biluztuetatik
zintzilikatu naiz.
Hankak dardarka,
hatzak borrokan.
Minez ta plazerez
ezkutatu naiz…
Basoan argi bakarra zela…
Ikusi dut, ikusi dut
ilargia.
Zerua ikutzear nengoela,
ikusi dut, ikusi dut, ikusi dut.
Zuhaitzen adar biluztuetatik,
zintzilik ikusi dut.
Zerua ikutzear nengoela,
ikusi dut, ikusi dut.
Zuhaitzen adar biluztuetatik,
zintzilik.
Ilargia ikusi dut
ez nuen nahi,
baina agertu da
basoan,
ta ni bere kontra
borrokan, borrokan,
otsoa ta ilargia.
|
||||
5. |
Ito
02:34
|
|||
Ez dakit nondik
agertuko den argia.
Ez dakit nondik.
Badakit mendebaldetik
ez zarela etorriko.
Badakit, edo ez dakit? Badakit.
Ez dakit noizbait
azalduko zaidan miraria.
Ez dakit, ez dakit, ez dakit.
Badakit ni ere ez naizela itzuliko.
galdu nintzen baina behintzat
ez ninduzun ito.
Ez dakit, badakit, zer dakit nik?
Ez dakit, badakit, zer dakit nik?
|
||||
6. |
Anime perdute
02:50
|
|||
Sono capace di fare del male
alla gente che viene dal mare,
proprio per amare
un po’ di piu la vita.
Nire lurralde guztiaren jabe
izan nahiko dute, debalde,
bertakoon kaltez.
Geldi zaitez begira.
Barku zikinak, guretzako minak, itzul daitezela!
Cercano aiuto ma è cosí brutto trovarli la sera.
Itsasora bota, berdin zait itota, zurekin bestela.
Quasi quasi gli credo, e ci tolgono la libertà.
Non mi dispiace spiegare
che non voglio pace
né qui né là, sono troppo care
e non è neanche la mia verità.
Zahar edo gazte, mehatxua barne
daukate…
Hainbeste dira, nik ez ditut maite.
Infernura euren arimak!
Barku zikinak, guretzako minak, itzul daitezela!
Cercano aiuto ma è cosí brutto trovarli la sera.
Itsasora bota, berdin zait itota, zurekin bestela.
Quasi quasi gli credo, e...
Barku zikinak, guretzako minak, itzul daitezela!
Cercano aiuto ma è cosí brutto trovarli la sera.
Itsasora bota, berdin zait itota, zurekin bestela.
Quasi quasi gli credo, e ci tolgono la libertà.
|
||||
7. |
Vals hau zuretzako
03:46
|
|||
Esku zauri, ahots eri.
Gure arteko doinuarekin
dantzan ari naiz ni.
Bihotz habi.
Bat edo bi?
Taupada bakoitzaz hurbilago gara,
jada elkarrekin.
Zuretzako vals hau dator,
zu nahi zaitudalako nire alboan
eta ez beste inor.
Eta ez beste inor.
Begi irri, dirdira hari.
Bizitzak elkarlotu gaituela
ospatzeagatik.
Zuretzako vals hau dator,
zu nahi zaitudalako nire alboan
eta ez beste inor.
Eta ez beste inor.
Eta ez beste inor.
Eta ez beste inor.
Zubia hausten bada noizbaiten,
zure usaia ahaztu baino lehen,
gogora dezagun hau egia dela,
eta apal eman ditzagun eskerrak.
Betirako.
|
AriaMusika PV, Spain
ARIA is a band from Donostia, Basque Country, born in 2023. They're releasing their first album the 5 December, 2023. Their music is calm, sweet, and with deep lyrics.
Streaming and Download help
If you like AriaMusika, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp